Urtaro beroenean erosketak egitera joan eta sandia on bat aukeratzea arazo izan ohi da sarritan. Horri konponbidea eman asmoz sortu dute iPhone, iPod Touch eta iPadarentzako aplikazio hau.
Melon Meter izeneko ezarpen honi esker mugikorraren mikrofonoa fruituaren kontra jarri eta sandiaren kolpe batzuk ematearekin sandia nahikoa helduta dagoen edo ez neur dezakegu. Hortaz, heldutasun maila egokiena duen sandia aukeratzen lagunduko digu app honek.
Aplikazioa App Storen deskargatu daiteke 1,59€-tan, baina oraingoz Ingeleraz eta Alemanez soilik dago eskuragarri.
Aipagarria da, aplikazioak Youtuben kanal propioa duela eta bertan ikusgai dauden bideoei esker produktuaren erabilera eta ezaugarriak erakusten direla. Horrez gain, Facebooken ere lortu du bere lekua erreminta honek, eta 25 jarraitzailek “atsegin duten” orri horretan aplikazioaren inguruko berriak argitaratzen dituzte.
Printzipioz erreminta xelebrea dirudien arren, nork daki; agian hemendik aitzina fruitu saltzaileek sandiarik hoberenak salduko badituzte ezinbesteko tresna izango zaie Melon Meter delako hau!
Selecciona un texto y

No hay comentarios:
Publicar un comentario