2012-01-14

Ilusio bat, taupadaz betetako 110.000 sentimendu

Jende asko izan ginen Bilbon, ikaragarri!!!

Manifestazioa mututu nahi izan ziguten, izan ere, oraindik ez dute ikasi sentimenduak ezin direla isilarazi. Baina hainbeste urtetan isilaraziak izan diren ahoak iragan larunbatean ez ziren mehatxu eta errepresioarekin josi.

Semea kartzelaratu eta ehunka kilometrotara bihotza apurtu dioten amari ezin zaio esan negarrik ez egiteko, torturatua izan den presoari ezin zaio esan gertatu dena ahazteko, eta ehun eta hamar mila sentimenduri ezin zitzaion esan isilik egoteko.

Ezin genuen pausorik eman jende artean, baina gure buruko kontraesanek jende gehiago egotea nahi genuela oihukatzen ziguten, gure artean falta zirenen berotasuna sumatu nahi genuen, jende artean ito nahi genuen! Kartzeletan itotzen ari diren guztiei askatasun hats bat bidaltzeko.

Askatasun hats horren bidea egiten hasi ginen Urtarrilaren 7an, eta bide hori egitea dugu helburu, bidearen amaieran askatasun hats hori gure artera ekar dezaten. Orduan itoko gara Bilboko kaleetan, orduan aseko da herri honek duen askatasun egarria!




Hemen egun horretan Twitterren jaso ziren milaka elkartasun mezuen bilduma txiki bat:




No hay comentarios:

Publicar un comentario